Sua piztu da Azkarate mendatearen inguruko baso batean

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 14a

Sutea piztu da 16:00ak inguruan Azkarateko pinudi batean. Azkarate mendatearen tunelaz bestalde piztu da sua, Elgoibar, Mendaro eta Azkoitia arteko Urnobitza auzoko Ekaitz mendian. Suhiltzaileek UROLA KOSTAKO HITZAri adierazitakoaren arabera, 19:35 inguruan sugarrak Madariaga auzora ere iritsi dira. Larrialdi Zerbitzuak ere bertaratu dira Madariaga auzora. Une honetan —21:50— sutea kontrolpean dute. Gainera, suhiltzaile talde bat ingurua zaintzen ari da.

16:30az geroztik sutea itzaltzeko lanetan dira Arrateko (Eibar) eta Urolako (Azpeitia) parkeetako suhiltzaileak Gipuzkoako Basozainen agindupean. Hego haizeak "bortitz" jotzen du, eta sua itzaltzeko lanak "zaildu" eta atzeratu egin ditu. Hasiera batean sutea txikia zela zirudien arren, indar handiz zabaldu da gero. Sutearen inguruan ez dago kaltetutako baserri edo etxebizitzarik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide