Euskadiko Esnearen Ligak 2020ko bileren Azkoitiko datak zehaztu ditu, eta zapatuan, hilaren 18an, egingo du lehen bilera Kultur Etxeko 3. solairuan, 10:00etan hasita. Haur jaioberria nahiz koxkortua dutenek, haurdun daudenek zein edoskitzean interesa dutenek parte hartu dezakete bileran. Gaiaren inguruko informazio gehiago behar duenak honako lotura honetan aurki dezake edo 660 653 417 telefonora deituta.
Hona hemen 2020ko Euskadiko Esnearen Ligako Azkoitiko bilerak:
- Urtarrilak 18, zapatua. 10:00etan.
- Otsailak 8, zapatua. 10:00etan.
- Martxoak 14, zapatua. 10:00etan.
- Apirilak 18, zapatua. 10:00etan.
- Maiatzak 16, zapatua. 10:00etan.
- Ekainak 13, zapatua. 10:00etan.
Bilera guztiak Kultur Etxeko 3. solairuan egingo dituzte.