Beti-Gazte izan da txapelduna Azkoitian jokatutako Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketaren aurreneko saioan

Nerea Uranga 2020ko urtarrilaren 12a

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa Azkoitian hasi da. Atzo, larunbata, Gurea pilotalekuan jokatu zuten txapelketako lehen jardunaldia gizonek nahiz emakumeek. Emakumeetan nahiz gizonezkoetan Lesakako (Nafarroa) Beti-Gazte sokatira taldekoak izan ziren txapeldunak.

Ibarra, Beti-Gazte, Txantrea, Bedaiotz eta Gaztedi taldeak aritu ziren nor baino nor emakumeetan, eta guztiek guztien aurka jokatu zuten. Gizonetan sokatirako zortzi talde lehiatu ziren, eta horiek guztiek ere elkarren aurka jokatu zuten; kasu honetan, Ibarra, Beti-Gazte, Goiherri, Zuraide A, Zuraide B, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak jardun zuten lehian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide