Elektropeña musika jartzaileak ireki du Azkoitian gaur, larunbata, 12:00etan, Holz und Blech musika elektronikoaren jaialdia; Dean eta Zakela tabernen artean jardun da musika jartzen DJak. Zuhaitz Urain Zizu zenaren oroimenez antolatu ohi dute jaia.
21 orduz jarraian musika entzuteko aukera izango da jaialdiaren barruan, gaur eguerdian hasi eta bihar goizera bitartean. Guztira, hemeretzi musika jartzailek parte hartuko dute.