Azkoitiko parke estalia egokitzeko lanak hasi dituzte

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 8a

Urtarrila amaitzerako, Azkoitiko Gaztanenea parkeko berdeguneak berdintzeko eta parkeko argiteria jartzeko lanak amaituta izatea espero du, besteak beste, Udalak.

Atzo, asteartea, hasi zituzten Azkoitiko Gaztanenea parke estalira lokatza ez sartzeko lanak. Parke estaliaren inguruko berdeguneetatik ura sartzen zen euri egunetan, eta ondorioz, lokatza ere bai. Egoera hori saihesteko, atzo hasi zituzten belardietako lurra gutxitzeko eta lurra berdintzeko lanak. Lanen aurrekontua 24.065 eurokoa da —BEZa barne—.

Berdeguneak berdinduko dituzte lehenik eta lan horiek amaitutakoan hasiko dira parke estalia luzatzeko, argiteria ezartzeko eta inguruan eserleku batzuk jartzeko lanekin. Lan horien aurrekontua 45.043 eurokoa da —BEZa barne—.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide