Erregetako 500 euroko sarien zenbaki irabazleak zozkatu ditu Azkoitiko Herrixen elkarteak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 7a

500 eurotako hiru bonu zozkatu ditu Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak gaur, asteartea. Avia gasolindegiko, Liroa fisioterapia zentroko eta Mari fruta dendako zenbakiak dira irabazleak.

Gabonetako kanpainarekin amaitzeko, Erregetako 500 euroko hiru sari zozkatu ditu Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak gaur, asteartea. Avia gasolindegian, Liroa fisioterapia zentroan eta Mari fruta dendan egokitu diru hiru sariak.

Azkoitiko Avia gasolidegiko zenbaki saritua 8.638 zenbakia da, eta ordezkoa 8.515 zenbakia. Liroa fisioterapia zentroko zenbaki saritua 4.860 da, eta ordezkoa 4.826. Mari fruta dendan egokitu den zenbaki irabazlea, berriz, 7.882 da, eta ordezkoa 7.864. Irabazleek 15 eguneko epea dute saria jasotzeko. Saritua agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak irabaziko du 500 euroko saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide