Herritar ugari izan da K-bareteko kideek eskainitako kontzertu akustikoan

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 5a

Atzo, zapatua, K-bareteko kideek kontzertu akustikoa eskaini zuten Elkargunean. Aretoa jendez leporaino bete zen; izan ere, 200 lagun baino gehiago joan zen ikuskizunaz gozatzera.

Maite Alberdi, Eneritz Aulestia, Jone Larrañaga, Aitor Leon, Andrea Pozo eta Nora Unanue izan ziren agertokian, eta hainbat abesti eskaini zituzten. K-baret 2020an hamar urte beteko dituen Bigoterik Gabea antzerki taldearen obra da, eta bertako kideek eskaini zuten atzo emanaldi berezia.

Gainera, emanaldiaren aurretik, 27 lagunek dantza ikastaroa jaso ahal izan zuten K-baret taldeko kideen eskutik Elkargunean bertan.

Hona hemen, emanaldiko nahiz ikastaroko irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide