Urteko azken kontzertua eskaini du Kontzejupean Azkoitiko Udal Musika Bandak

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 31

Urtezahar eguna behar bezala amaitzeko, kontzertua eskaini du Azkoitiko Udal Musika Bandak Kontzejupean. Ismael Conderen zuzendaritzapean, hainbat abesti jo du bandak.

Musika izan da protagonista gaur, abenduak 31, Azkoitian, Udal Musika Bandak urteko azken kontzertua eskaini baitu Kontzejupean. Ismael Conderen zuzendaritzapean, bandako kideek hainbat kantu jo dute gaurko kontzertuan; hala nola Concerto D’amore, Malagueña Salerosa, The Show Must Go On  edota Agárrate Saxo abestiak. Azken abestia, gainera, banda uzten duen Jose Luis Urmeneta kideari eskaini diote. Dozenaka herritar joan da kontzertua entzutera, eta giro bikainean igaro dute urteko azken goiza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide