Gorka Larrañagaren 'Eskuaskotarikoa' erakusketa, urtarrilaren 6ra arte zabalik

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 27a

Gorka Larrañaga azkoitiarrak erakusketa berria zabaldu zuen joan zen astean, eta urtarrilaren 6ra bitartean haren artelanak ikusteko aukera izango da Azkoitiko Torrezuri aretoan. Astelehenetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa; ostiraletan eta zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara. Azkoitiarraren askotariko lanak daude ikusgai erakusketan; esaterako, hainbat margolan eta eskultura.

Hona hemen erakusketako argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide