Olentzerok eta Mari Domingik Azkoitia bisitatu dute

Anartz Izagirre 2019ko abenduaren 24a

Olentzero eta Mari Domingik aurten ere ez dute hutsik egin, eta Gabon egunez Azkoitia bisitatu dute herriko haurrekin egoteko. Ilara luzeak sortu dira ikazkina ikusteko, eta gaztetxoek beren oparien eskutitzak Olentzerori eta Mari Domingiri emateko aprobetxatu dute abagunea. Bien bitartean, beste hainbat herritar Gabon eskean ibili da herriko kaleetan zehar goizean goizetik hasita.

Bestalde, Jaiotza eramangarrien lehiaketa egin dute goizean, eta hiru taldek parte hartu dute lehiaketan. Eskuz egindako Jaiotzak ikusgai jarri dituzte goizean zehar Kontzejupean, eta hiru talde horietako kideek saria jaso dute Javier Zubizarreta alkatearen eta Sonia Vazquez zinegotziaren eskutik.  Eguerdian, berriz, Udal Musika Bandak eta Iraurgi abesbatzak Gabonetako kontzertua eskaini dute Kontzejupean. Dozenaka herritar joan da kontzertua ikustera, eta eguraldia lagun, giro bikaina nagusitu da nagusi bertan. 

Hona hemen gaurko argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide