Goraino bete dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Baztartxo antzokia

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 23a

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza ikuskizuna eskaini dute gaur, astelehena, Azkoitiko Baztartxo antzokian. 16:00etan eskaini dute lehen emanaldia, eta leporaino bete da antzokia; bigarren emanaldia, berriz, arratsaldeko 18:00etan eskainiko dute. Gainera, gaurko ikuskizuna berezia izan da, Azkoitiko Bizkargi dantza eskolako haur eta gaztetxoek parte hartu baitute emanaldian. Marea Urdinaren elastikoekin atera dira agertokira, eta pailazoekin batera zenbait dantza taularatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide