Abesbatzek Gabon kantez girotu dute Azkoitiko Baztartxo antzokia

Ane Olaizola 2019ko abenduaren 22a

Gabon giroan murgildu dira gaur, igandea, ehunka ume eta heldu, Gipuzkoako hainbat abesbatzek Baztartxo antzokian eskaini duten emanaldiari esker. Urtero bezala, Floreaga ikastetxeak eta hango guraso elkarteak antolatuta, XXX. Gabon Kantak saioa egin dute antzokian, eta beste behin ere goraino bete da aretoa. 

Guztira, 300 bat ume igo dira agertokira Gabonetako abestiak kantatzera, eta honako abesbatza hauek parte hartu dute: Floreagako ikasleek osatutako abesbatzak, Debako Musika Eskolako abesbatzak, AB Koruak, Bergarako Musika Eskolako hasiberrien abesbatzak, Mutrikuko Koralak, Bizkargi musika eskolako abesbatzak eta Elkarrekin abesbatzak. Hemen saioko irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide