Aizterri Dekorazioak irabazi du Azkoitiko Gabonetako erakusleiho lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 21a

Azkoitian urtero lez egiten den Gabonetako erakusleiho lehiaketak badu irabazlea. Aizterri Dekorazioak jaso du sari nagusia, eta diploma eta dirusaria eraman zituen etxera irabazleak atzo, ostirala, Etxebeltz jauregian egin zen ekitaldian. Bigarren saria, Iturria parafarmaziarentzat izan da, eta sari horretaz gain, Facebookeko saria ere erdietsi du parafarmaziak, "atsegin dut" gehien hark lortu baititu sarean. Hirugarren saria, berriz, Beatriz Pozo Dekorazioak eskuratu du, eta Herritarren saria ere hark jaso du.

Guztira, hamazazpi dendak parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta epaimahaiaren arabera aurtengo edizioan "sekulako maila" erakutsi dute parte-hartzaileek. Sari banaketa ekitaldian bildu ziren Azkoitiko Udaleko ordezkariak, Herrixen merkatari elkarteko arduradunak nahiz merkatariak.

Sari nagusiez zain, Herrixenek 50 euroko bonoa zozkatu du lehiaketan botoa eman duten herritar guztien artean, eta Maddi Martinezek eskuratu du saria. Horrez gain, merkatari elkarteak 20 otarre zozkatu ditu.

Hona hemen sari banaketako argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide