Azkoitiko Kirolari Onenaren sari banaketa ekitaldia egingo dute ostiralean

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 18a

Ostiralean, abenduak 20, egingo dute 2019ko Azkoitiko Kirolari Onena hautatzeko sari banaketa ekitaldia.

Datorren ostiralean, abenduak 20, ezagutuko da nor den 2019ko Azkoitiko Kirolari Onenaren izendapena jasotzen duen kirolaria. 19:30ean, Azkoitiko Udaleko bilkura areto nagusian egingo dute ekitaldia.

Hamabost kirol dizipliniten aurtengo denboraldian nabarmendu diren gizon-emakume azkoitiarren lana txalotuko dute; hautagai bakoitzari oroigarri bana emango diote. Hautagai horietako batek lortuko du Urteko Kirolari Onenaren saria. 2019. urteko Azkoitiko Kirolari Onenaren izendapena, urtero legez, boto bidez egingo dute. Hamabost hautagaiek boto bana emango dute, udaleko ordezkariek bi boto eta ekitaldira bertaratzen diren komunikabideetako kazetari bakoitzak ere boto bana izango. Sari banaketa ekitaldia irekia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide