Txema Matanzasek eta Asier Altunak euskal presoen urratsen berri emango dute asteazkenean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko abe. 16a, 09:43

Datorren asteazkenean, abenduak 18, izango da Matanzas abokatu eta preso ohiaren eta Asier Altuna 'Lapatza'-ren hitzaldia Azkoitiko Elkargunean.

'Zein urrats ari dira egiten euskal preso politikoak' izenburupean, hitzaldia eskainiko dute Azkoitian datorren asteazkenean, abenduak 18, Txema Matanzas abokatu eta preso ohiak eta Asier Altuna Lapatzak. Azkoitiko Elkarguneko Zeharkako gelan eskainiko dute hitzaldia, 18:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide