Jostailuak jasotzeko elkartasun kanpaina hasi dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 9a

Gabonetan opariak jasotzeko aukerarik ez duten haurrei banatuko dizkiete herritarrek emandako jostailuak. Kanpainan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 19ra bitartean utz ditzakete jostailuak.

Antolatzaileen arabera, herritarren laguntza "ezinbestekoa" da. Askotariko jostailuak utz ditzakete horiek, hala nola mahai-jolasak, panpinak, kamioia eta pelutxeak. Dena den, jostailuek hainbat baldintza bete behar dutela ohartarazi dute; besteak beste, osorik eta pieza guztiekin egon behar dute, eta "gerra jostailuak" izan ez daitezen eskatu dute.

Astelehenetik ostiralera bitartean egoten da zabalik ludoteka, 17:00etatik 19:00etara artean, eta tarte horretan utzi beharko dituzte herritarrek jostailuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide