XLVI. Kontzejupe Pilota Txapelketaren finalek berotu zuten San Andres arratsaldea

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 1a

Kontzejupean ia hiru ordu eta erdiz luzatu zen pilotaren festa atzo arratsaldean, San Andres egunez. Udaletxe azpiko pilotalekuaren izena daraman txapelketaren sei finalek piztu zuten ikusmina zaleengan. Neurketa gehienak estuak izan ziren, gainera, eta sari banaketa jendetsuarekin amaitu zen aurtengo edizioa.

Hauek dira XLVI. Kontzejupe Pilota Txapelketaren sei finalen emaitzak:

- Benjaminak

  • Pello Alkorta-Xabat Sudupe 16
    Joanes Juaristi-Enaitz Bergado 14

- Alebinak

  • Eñaut Aldazabal-Jon Arregi 16
    Iker Beristain-Julen Etxaniz 9

- Infantilak

  • Oier Aldazabal 18
    Inhar Egaña 17

- Kadeteak

  • Mikel Aranbarri 19
    Jon Etxaniz 22

- Nagusiak emakumeak

  • Eneritz Arrieta 22
    Oihana Orbegozo 10

- Nagusiak gizonak

  • Alex Juaristi 22
  • Jon Juaristi 17

Eta hauek, argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide