'Palabek: refugio de esperanza' erakusketa eta dokumentala ikusgai, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 27a

Garapenean Bidelagun egitasmoaren barruan, Palabek: refugio de esperanza erakusketa zabaldu dute Torrezuri aretoan. Herenegun ireki zuten erakusketa, eta ostirala bitartean izango da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara. Hego Sudanen egun bizi den gerratik ihesi, egunean batezbeste 500-600 pertsona iristen dira Palabeken dagoen errefuxiatu eremura; hango bizimodua jaso dute erakusketan. Erakusketaz gain, gai horren inguruko dokumentala ere proiektatuko dute egunotan Torrezurin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide