Mugikortasun urria dutenentzat aulki "funtzionalagoa" jarri dute Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 25a

Udalak adierazi duenez, orain arte zegoen aulkia ez zen "erabilgarria", eta mugikortasun urria dutenek igerilekura sartzeko eta handik irteteko laguntza izan dezaten eskuratu dute berria.

Aulki berria, Elkargunean. (Azkoitiko Udala)

Mugikortasun urria duten pertsonentzat aulki berria jarri dute Azkoitiko Elkargunean, hango igerilekura sartzeko eta handik irteteko laguntza izan dezaten. Udalak adierazi duenez, aurretik ere bazegoen horretarako beste aulki bat, baina ez zen "erabilgarria". Oraingoa, berriz, "modernoagoa eta funtzionalagoa" dela jakinarazi dute, eta aulki berria eskuratzeko 9.000 euroko inbertsioa egin dute. Aniztasun funtzionala duten pertsonek "aukera berberak" izan ditzaten, Udalak ezinbestekotzat jo du espazioak gero eta inklusiboagoak izateko neurriak hartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide