Pirinioen bi aldeetako dantzak eta musika, Azkoitian

Anartz Izagirre 2019ko azaroaren 23a

Pirinioen bi aldeetako dantzak eta musika taularatu dituzte Azkoitiko musika bandak, Iraurgi abesbatzak eta Sahatsa dantzan taldeak gaur, zapatua, Azkoitiko Baztartxo antzokian, eta hainbat herritar joan da emanaldia ikustera. Hasteko, Leireko kriptatik abiatuta, Erronkari eta Zaraitzu ibarrak zeharkatu dituzte emanaldian. Ondoren, ekialdetik mendebaldera eginez, Bidasoan egingo dute geldialdia, eta Etxalarko Karmenen kondairari buruzko obra ezaguna eskaini dute musika bandak eta abesbatzak. Horrez gain, besteak beste, Zuberoako Bernard Goienetxe Matalas bezala ezaguna zenaren historia kontatu dute, historia antzeztuz, abestuz eta dantzatuz.

Hona hemen Pirinioen magalean ikuskizuneko argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide