Mata Market, bigarren eskuko arropen azoka baino gehiago

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 23a

Jendeak erabiltzen ez dituen arropa, oinetako eta osagarri zaharrei bigarren erabilpen bat emateko helburuarekin, Mata Market azokaren bigarren edizioa antolatu dute Azkoitiko Matadeixen. Gaur, larunbata, 12:00etan ireki ditu ateak bigarren eskuko azokak, eta hainbat herritar hurbildu da hara ordutik. Azokaz gain, haurren txokoa ere jarri dute Matadeiko agertoki gainean, eta 18:00ak bitartean hainbat jarduera egingo dituzte bertan. Arratsaldean ere herritarrek izango dute zertaz gozatua Matadeixen, Iago magoak magia ikuskizuna eskainiko baitu. 

Hona hemen eguerdiko argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide