Zuhaitz handi bat erori da Azkoitiko Kale Nagusia eta Altzibar lotzen dituen errepide gainera

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 23a

Azken orduetako denboralearen ondorioz, zuhaitz handi bat erori da gaur, zapatua, goizean Altzibar auzoa eta Kale Nagusia lotzen dituen errepide zatiaren gainera. Hain zuzen ere, anbulatoriaren parean jauzi da zuhaitza bidera. Inguru horretan ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria handia izaten bada ere, zuhaitzak ez du inor azpian harrapatu, eta ez du kalte pertsonalik eragin.

Une hauetan (11:45), brigadako langileak errepidea garbitzen ari dira, eta oinezkoentzat zein ibilgailuentzat bidea itxita egongo da lanak amaitu bitartean. Bien bitartean, Baztartxo antzoki aldera bideratu zirkulazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide