'Mata Market' azoka egingo dute larunbatean Azkoitiko Matadeixen

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 21a

Bigarren eskuko arropen azoka eta artisautza azoka egingo dute etzi, larunbata, Azkoitiko Matadeixen. Horrez gain, beste hainbat ekitaldi ere izango da egun osoan zehar.

Larunbatean, hilak 23, Mata Market bigarren eskuko arropen azoka eta artisautza azoka izango da Azkoitiko Matadeixen. 12:00etatik 18:00etara bitartean, askotariko produktuak erosteko aukera izango da bertan. Musikaz gozatzeko parada edukiko dute Matadeira joaten direnek, Dooteo musika-jartzaileak girotuko baitu eguna. Arratsaldean, berriz, Iago magoak ikuskizuna eskainiko du; eta bestetik, egun osoan zehar umeentzat tailer irekia izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide