'Emakumeen lege iraultzailea' erakusketa zabalik, Elkargunean

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 21a

Garapenean Bidelagun taldeak hainbat ekintza antolatu du datozen egunetarako. Atzo, asteazkena Emakumeen lege iraultzailea erakusketa jarri zuten ikusgai Elkargunean; Lumaltik Herriak elkarteak egindako erakusketa da, eta herrialde zapatistetako emakumeak ardatz harturik, EZLNko emakumeen lege iraultzailtzaileari buruzko argazkiak ikus daitezke bertan. Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, ere ikusi ahal izango da erakusketa, 17:30etik 19:30era bitartean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide