Azkoitiko Munibe taldeak aurkitutako Kiputz leizeko hezurren erakusketa zabaldu dute San Telmo Museoan

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 18a

Munibe arekologo talde azkoitiarrak 2004an aurkitu zuen Kiputz leizea, Mutrikun, eta leize horretan egindako indusketa lanetan azaldu ziren hezurrekin erakusketa zabaldu dute Donostiako San Telmo Museoan.

Kiputz leizea 2002an berreskuratu zuen Munibe arekologo talde azkoitiarrak. Bi urte beranduago, 2004an, jarri zen abian indusketa Pedro Castaños, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidearen eta Xabier Murelaga, EHUko Paleontologiako Departamentuko irakasle titualarraren gidaritzapean. Lau ekinaldi behar izan zituzten lanak burutzeko. Lan taldea Munibe Taldeko Miguel Sasieta, Juan Mari Arruabarrena, Javier Alberdi eta Jesus Larrañagak osatu zuten koba kokatua dagon lurretako jabe den Juan Mari Arrizabalagaren laguntzarekin.

Kiputz leizea tranpa naturala izan zen garai hartako espezientzat. "Koba ia bertikala zen eta animaliak bertan erortzen zirenean, ez zuten irteteko inolako aukerarik. Horrek, ekidin egin zuen gizakiaren edo bestelako animalien harremana", azaldu dute erakusketaren arduradunek. "Aberastasun aparta duen aztarnategia da, 2,5 metroko diametroa duen zulo zirkularra. Aurkitutako hezurren eta espezien %70 identifikatu ditugu", azaldu dute. Orain, aurkitutako bisonte, elur-orein eta hartz hezurdura erakusten duten erakusketa zabaldu dute Donostiako San Telmo Museoan. 'Kiputz. Amildegia historiaurrean' du izena erakusketak, eta 2020ko otsailaren 9ra arte egongo da zabalik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide