Go!azen telesailak denboraldi berria estreinatzeaz gain, Go!azen 6.0 ikuskizuna eskaintzen jarraitzen du Euskal Herriko hainbat txokotan, eta abenduaren 13an, ostirala, Azkoitiko Baztartxo antzokian bi emanaldi eskainiko dituzte, 18:00etan eta 20:00etan. Emanaldirako txartelak azaroaren 27an, asteazkena, jarriko dituzte salgai Baztartxoko lehiatilan, 17:30etik 19:30era bitartean. Egun horretan sarrerak agortuko ez balira, Azkoitiko udaletxeko Kultura sailean ere eskuratu ahal izango lirateke. Udalak adierazi duenez, eserlekuak zenbatuta banatuko dituzte.