Sendiaren egunarekin amaituko dute Adinduen Astea Azkoitiko San Jose egoitzan

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 17a

10:00etan Txalkor txistulari taldearen bisita jaso dute San Jose egoitzan, eta modu horretan hasi dira Adinduen Asteko azken eguna ospatzen. Egoiliarrak, euren familiekin eta udal ordezkariekin batera, Sendiaren eguna ari dira ospatzen.

Mezaren ostean, urtereoko opari banaketa egin dute egoitzan. Bertan izan dira Javier Zubizarreta alkatea, Foru Aldundiko Erakunde Publikoen zuzendari nagusi Elena Basagoitia eta Ana Azkoitia, Janire Igoa ta Ainara Goenaga zinegotziak. Giro ederrean igaro dute goiza egoiliarrek familia bidelagun zutela. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide