Bizkargi eskolako ikasleen bisita izan dute Azkoitiko San Jose egoitzako egoiliarrek

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 16a

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak izan dira gaur, zapatua, Azkoitiko San Jose egoitzan, eta euskal dantza, trikiti eta txistu doinuak eskaini dizkiete egoiliarrei. 19:30ean, berriz, Iñaki Basaberen eskutik afari musikatua egingo dute egoitzako kideek.

Bihar, igandea, Sendiaren Eguna ospatuko dute egoitzan, eta Txalkor txistulari taldearen bisita, meza, opari banaketa eta bazkaria egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide