Dozenaka lagun bildu ziren atzo Anjel Lertxundik Azkoitian eskainitako hitzaldian

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 15a

'Euskaraz idazten duen idazle baten bizipenak' izenburupean hitzaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Anjel Lertxundi idazleak, Elkargunean. Dozenaka herritar joan ziren oriotarraren solasaldia entzutera.

Anjel Lertxundi idazlea eta Javier Zubizarreta alkatea solasaldian. (Gazte Geroa)

Hainbat herritar joan zen Gazte Geroak antolatutako Euskaraz idazten duen idazle baten bizipenak solasaldia entzutera. Literatura eta euskara izan zituen hizpide Anjel Lertxundik atzo, osteguna, Azkoitiko Elkargunean; besteak beste, euskararen ibilbidean literaturak duen rolaz aritu zen hizketan Lertxundi.

Atzokoa izan zen Gazte Geroak antolatutako hitzaldien bigarren saioa. Lehenengo saioan, Matia Fundazioko kideek zahartzaroaren erronkak izan zituzten hizpide. Hirugarren eta azken hitzaldia, berriz, abenduaren 12an izango da; Mikel Landa txirrindulariak Kirola eta herriaren inguruko gogoetak solasaldia eskainiko du Elkargunean, 18:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide