Elikadura orekatuak osasunean duen eraginaz arituko dira Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 15a

Intza Sudupe dietistak asteazkenean eskainiko du solasaldia Elkargunean, Azkoitia Lagunkoiak eta Udalak antolatuta.

Azkoitia Lagunkoiak eta Udalak hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenerako, hilaren 20rako, Elkargunean. Elikagura orekatuaren garrantzia bizi osasungarri baterako izenpean, Intza Sudupe dietista azkoitiarrak hainbat azalpen eta argibide emango die bertaratzen direnei. 19:00etan hasiko da solasaldia, eta doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide