Hainbat haur ari dira parte hartzen Azkoitiko zientzia tailerrean

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 15a

Zientzia tailerrak egiten ari dira egun hauetan Aizkibel Liburutegian, gaztetxoen artean zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko eta matematikekiko interesa sustatzeko xedez.

Zortzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta daude zientzia tailerrak, eta besteak beste, ari dira ikusten nola limoia erabiliz elektrizitatea sortu daitekeen, elikagaietan almidoiaren presentzia nola antzeman edota likidoak nola sailkatu daitezkeen dentsitatearen arabera. Detektibe lanak eta ilusio optikoak ere landuko dituzte saioetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide