Azkoitiko Udal Musika Bandaren erakusketa, zabalik

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 15a

Azkoitiko Udal Musika Bandak 150 urte bete dituela eta, erakusketa zabaldu zuten atzo, osteguna, Torrezuri aretoan. Bandaren ibilbideko argazkiekin osatu dute erakusketa, eta azaroaren 24ra bitartean egongo da zabalik erakusketa; astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara artean ikusi ahal izango da erakusketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide