Debako gaitero eskolako kideek eta Azkoitiko Udal Musika Bandak kalejirak egingo dituzte zapatuan

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 15a

Bihar, zapatua, Azkoitiko Udal Musika Bandak eta Debako gaitero eskolako kideek kalejirak egingo dituzte Azkoitiko kaleetan zehar.

Santa Zezili eguna dela eta, Azkoitiko Udal Musika Bandak kalejira egingo du bihar, larunbata, Azkoitiko kaleetan zehar. Eguerdian abiatuko dira eta Azkoitiko kale nagusiak zeharkatuko dituzte. Ondoren, gainera, talde bazkaria egingo dute bandako kideek.

Bestalde, Debako gaiteroen eskolako kideek ere kalejira egingo dute. Oteiza pilotalekuetan bilduko dira, 10:00etan. 10:15ean hasiko dute kalejira, eta 14:00etara bitartean herriko hainbat plazatan emanaldiak eskainiko dituzte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide