Festa giroan ekin diote Adinduen Asteari Azkoitiko San Jose egoitzan

Urola Kostako Hitza 2019ko aza. 12a, 19:42

San Jose egoitzan gaur hasi dira ospatzen aurtengo Adinduen Astea. Igandera bitartean, egunero izango dituzte ekitaldiak egoitzan. Festa giroan ospatuko dute astea, eta horren erakusle izan da lehen eguna.

Txokolate beroarekin eta txurroekin meriendatu ondoren, asteko lehen bisita berezia jaso dute egoiliarrek. 16:30etik aurrera, Floreaga Ikastetxeko ikasle talde batek dantzaz, bertsoz eta kantuz betetako emanaldia eskaini diete, eta San Josen bizi diren adinekoak kantuan jarri dituzte, betiko abestiekin hornitutako bukaerako txanpan, bideokoa kasu:

Bihar, karta jokoan ariko dira egoiliarrak, eta datozen egunetarako ere ez zaie denbora pasarik faltako. Hau da Adinduen Asteko datozen egunetako egitaraua:

Bihar, asteazkena

  • 16:30ean, XXVIII. Seiko Urre Txapelketa.

Etzi, osteguna

  • 16:30ean, Xabier Munibe eta Azkoitia BHI eskoletako ikasleen bisita.

Azaroak 15, ostirala

  • 16:00etan, txokolatada.
  • 16:30ean, bingoa.

Azaroak 16, zapatua, Boluntarioen Eguna

  • 16:30ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleen bisita.
  • 19:30ean, afari girotua Iñaki Basaberekin.

Azaroak 17, igandea, Sendiaren Eguna

  • 10:00etan, txalkor txistularien kontzertua.
  • 11:00etan, meza.
  • 12:00etan, hamaiketakoa eta opari banaketa egoiliarrei.
  • 13:30ean, bazkaria.

Hemen, gaur arratsaldeko emanaldiaren argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide