Los Zopilotes Txirriaos taldeak kontzertua emango du zapatuan, Azkoitian

Ane Olaizola 2019ko azaroaren 12a

23:00etan hasiko da doako emanaldia, plazan.

Los Zopilotes Txirriaos Nafarroako musika taldeak kontzertua emango du datorren zapatuan, Azkoitian. 23:00etan hasiko da emanaldia, herriko plazan. Los Zopilotes Txirriaos Iruñean sortutako rantxera taldea da.

2009an sortu zen Impekables taldearen ondoren, eta orain, Napar-Mex izenez ezaguna den estiloan dihardute talde berrian. Nafarroako eta Mexikoko doinuen konbinazioa da nagusi beren abestietan. Abestutako kantuek bidelagun izango dituzte oholtzan tronpeta, tronboia, gitarra, trikitixa, baxua eta bateria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide