Hasi dira Azkoitiko helduen danborradako entseguak

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 4a

Azaroaren 23an egingo duten helduen danborradarako hasi dira prestatzen herritarrak. Gaur, astelehena, 20:00etan hasi dituzte entseguak Gurea pilotalekuan. Ehunka lagun bildu dira danborrak gerrian lotuta eta makilak eskuetan zituztela, hilaren 23an egingo duten danborradarako abestiak entseatzeko. Hurrengo entsegua asteazkenean egingo dute, 20:00etan. Astean zehar ezin dutenek, berriz, zapatuan 11:00etan egingo dute. 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide