Astelehenean hasiko dira Azkoitiko helduen danborradako entseguak

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 30a

Azaroaren 23an egingo duten helduen danborrada prestatzen hasiko dira datorren astelehenean, hilaren 4an. Ohi bezala, astean hiru egunez egingo dituzte entseguak: astelehenetan, asteazkenetan eta zapatuetan.

Azaroaren 23an danbor hotsek hartuko dute herria, egun horretan izango baita San Andres festen barruan egiten duten helduen danborrada. Han parte hartuko dutenak saioa prestatzen hasiko dira datorren astelehenean, hilaren 4an, danborradaren eguna iritsi arte, astean hiru egunetan elkartuko dira Gurea pilotalekuan entseatzeko: astelehenetan, asteazkenetan eta zapatuetan.

Astelehen eta asteazkenetan, 20:00etatik 21:00etara egingo dituzte entseguak, eta zapatuetan, 11:00etatik 12:00etara artean prestatuko dute. Antolatzaileek gogorarazi dute danborra lotzeko norberak bere gerrikoa eraman beharko duela entseguetara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide