Altzibar kaleko ibai ertza "zabortegi" bilakatu dela salatu du Eguzkik

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 29a

Eguzki talde ekologistak salatu duenez, Azkoitiko Altzibar kaleko ibai ertza "zabortegi" bilakatu da. Altzibar kaleko fatxada bat berritzen aritu dira azken asteetan, eta obrako hondakinak botatzeko edukiontzia erabili dutela zehaztu du taldeak. Dena den, kalea garbi mantendu badute ere, eraikinaren atzealdeko ibai ondoa zabortegi bilakatu dutela jakinarazi du taldeak. Eguzkik zehaztu du obrak bukatzean ingurua garbitzeko agindua eman ziola udalak lanak egin dituen enpresari, baina astebete pasatuta, ibai ertzak "bere horretan" segitzen duela adierazi du: "Badirudi ezkutuan gelditzen dena ez dagoela zaindu beharrik. Begi itsuak, negarrik ez".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide