Azkoitiko saltokietan euskararen presentzia handitzeko laguntzak eskatzeko epea ostegunean amaituko da

Urola Kostako Hitza 2019ko urr. 28a, 16:35

Azkoitiko saltokietan euskararen erabilera areagotzeko, Udalak ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea ostegunean, urriak 31, amaituko da.

Azkoitiko saltokiek ostegunera bitartean eska ditzakete dirulaguntzak Azkoitiko Udalean. Saltokietan euskararen presentzia handitzeko laguntzak dira Udalak emango ditueak.

Besteak beste, errotulua euskaraz jartzeko, irudi korporatiboa euskaratzeko, webgunea edo programa informatikoak euskaraz sortzeko eta martxan jartzeko, publizitatea euskaraz jartzeko edota produktuak biltzeko papera euskaraz aurkezteko. Halaber, euskara ikasteko eta udako ikastaroetarako bekak ere eska daiteke Azkoitiko Udalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide