'Argia Basoan' erakusketa ikusgai, Azkoitiko Torre Zuri aretoan

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 25a

Mikel Izagirre margolariaren eta Xebas Larrañaga eskultorearen Argia Basoan erakusketa jarri dute Torre Zuri aretoan. Gaurtik urriaren 27ra eta azaroaren 1etik 3ra egongo da zabalik erakusketa, eta bi sortzaileen artelanak ikusteko aukera izango da bertan.

Mikel Izagirre margolariaren artelan bat.

Gaurtik aurrera erakusketa berri bat egongo da ikusgai Azkoitiko Torre Zuri aretoan. Argia Basoan izenburupean Mikel Izagirre margolariaren eta Xebas Larrañaga eskultorearen askotariko artelanak ikusteko aukera izango da. Gaurtik hilaren 27ra eta azaroaren 1etik 3ra bitartean egongo da zabalik Torre Zuri aretoa, eta honako ordutegia izango du:

  • Gaur, ostirala. 18:00etatik 20:00etara.
  • Urriaren 26an eta azaroaren 1ean eta 2an. 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Urriaren 27an eta azaroaren 3an. 12:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide