64 urteko azkoitiar bat hil da Aretxabaletan, auto istripuz

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 21a

Bi autok aurrez aurre egin zuten talka atzo, igandea, Aretxabaleta parean, GI-627 errepideko 31. kilometroan; 64 urteko gizon azkoitiar bat hil da ezbeharrean.

Atzo, igandea, 64 urteko gizon azkoitiar bat hil zen Aretxabaletan gertatu zen auto istripuan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 19:00 aldera jazo zen ezbeharra GI-627 errepideko 31. kilometroan.

Seat Cordoba eta Ford Transit autoek aurrez aurre egin zuten talka eta momentuan 64 urteko gizon azkoitiar bat hil zen. Halaber, lau pertsona zauritu ziren istripuan eta Arrasateko eta Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman zituzten. Errepidea itxita egon zen 22:15 ingurura arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide