Orbela tabernak hirugarren aldiz irabazi du Azkoitiko IV. Zakelmari Pintxo Lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 19a

Azkoitiko Herrixen Elkarteak Azkoitia Egunaren baitan antolatutako IV. Zakelmari Pintxo Lehiaketa irabazi du Orbelak. Hirugarren aldiz irabazi du lehiaketa tabernak.

Orbela tabernak irabazi du IV. Zakelmari Pintxo Lehiaketa. Azkoitia Egunaren harira, Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak antolatuta egin dute laugarrenez pintxo lehiaketa. Aurtengoarekin hirugarren aldiz irabazi du Orbela tabernak lehiaketa; gainerako biak lehen eta bigarren edizioetan irabazi zituen.

Iaz bezala, aurten ere zazpi tabernak hartu dute parte: Zurt, Latz, Orbela, Koxka, Tta-kun, Errexil eta Etxe-Aitz. Epaimahaia 19:00etan hasi da lehiaketara aurkeztutako pintxoak tabernaz-taberna dastatzen, eta segidan erabaki du pintxo irabazlea. Tabernan bertan "gustura" jaso du saria Orbela tabernako arduradunak. Iaz, Zurt tabernak irabazi zuen lehiaketa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide