Alguaireko Aireportuko 10 kilometroen proba irabazi du Jone Zabaleta azkoitiarrak

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 13a

37 minutu eta 31 segundo behar izan zituen Lleidako aireportuan egindako lasterketa osatzeko, eta nagusitasun handiarekin gailendu zen emakumeen sailkapenean. Sailkapen nagusian, zortzigarren postua lortu zuen Zabaletak.

Sasoiko jarraitzen du Jone Zabaleta atletak. Joan den asteburuan Lyniolan bezala, atzo ere garaipena lortu zuen azkoitiarrak Alguaireko Aireportuko 10 kilometroen lasterketan, Lleidan (Katalunia). Lleidako aireportua da Alguaire, eta zazpigarren edizioa bete zuen atzokoarekin Alguaireko Udalak, Alguaireko Aireportuak eta Ekke kirol elkarteak antolatzen duten probak. Hango Lliga Ponent txapelketarako puntuagarria zen atzoko lasterketa..

Alguairen, erraz nagusitu zen Zabaleta emakumeen sailkapenean. Atletico San Sebastian taldeko azkoitiarrak 37 minutu eta 31 segundo behar izan zituen hamar kilometroak osatzeko, eta alde nabarmena atera zien bigarren sailkatu zen Anna Artali (40.53) eta hirugarren iritsi zen Elisa Lladosi (43.40). Sailkapen nagusian, zortzigarren postua lortu zuen Zabaletak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide