Istripua gertatu da 17:00etan Azkoitiko saihesbidean, GI-631 errepidean, Axiri merkatal gunearen ondoko biribilgunetik Altzibarrera bidean. Ertzaintzak adierazi duenez, Elgoibarko norantzan zihoan furgoneta batek bazter-babesa jo du eta erdi iraulita geratu da ibilgailua. Iturri horren arabera, hango gidaria zauritu egin da.
Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura, eta une honetan (17:55), eta zirkulazioa bideratzen ari da Ertzaintza.