Azkoitiko Musika Bandak jendetza batu du Kontzejupean

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 5a

Musika Bandak kontzertua eskaini du gaur, larunbata, Kontzejupean, eta herritar ugari joan da askotariko doinuak entzutera. Aspaldiko abestiak ez ezik, berriagoak ere jo dituzte, eta izan da berrikuntza bat ere: Azkoitiko banda lehen aldiz zuzendu du gaur Eneritz Jauregi andoaindarrak. Txalo artean hartu dute zuzendari berria ikus-entzuleek.

Hona hemen, kontzertuko irudi batzuk:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide