Basarte industrialdeko zoladura konpontzen ari da Azkoitiko Udala

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 4a

Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen Basarte industrialdeko zoladura zatia konpontzen ari da Azkoitiko Udala; GI-631 errepidetik Sammic enpresara arteko bidea, hain justu. Lanek hilabete iraungo dute, eta 210.340,60 euroko aurrekontua dute, BEZa barne.

Basarte industrialdeko zoladura zati bat ari da konpontzen Azkoitiko Udala. Hain zuzen ere, Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen GI-631 errepidetik hasi eta Sammic enpresa arte dagoen ibilbide zatia ari da konpontzen. Lanek hilabete iraungo dute, eta 210.340,60 euroko aurrekontua izango dute guztira, BEZa barne. Lanen kontratuaren txostenean jasotzen denez, zoladuraren hondoratzea, pitzadurak eta arrakalak konpontzea da obren xedea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide