Udane Juaristi azkoitiarrak Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 1a

Mendaroko Udalak antolatutako txapelketa larunbatean egin zen, eta guztira 22 margolari aurkeztu ziren.

Udane Juaristi margolari azkoitiarrak Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketa irabazi du. Mendaroko Udalak antolatutako txapelketa larunbatean egin zen, eta guztira 22 partaide aurkeztu ziren. Goizean zehar margotu ostean, epaimahaiak 14:30ean eman zuen jakitera bere erabakia, eta Juaristiren lana saritu zuen. Azkoitiarrak 700 euro eskuratu zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide