Azkoitiko Udalak ikusgai jarri du Espainiako hauteskundeetarako errolda

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 30a

Gaurtik urriaren 7ra bitartean egongo da jendeaurrean errolda, udaletxeko Harrera Bulegoan.

Datorren azaroaren 10ean Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dituzte, eta bozetarako errolda jendaurrean jarri du Azkoitiko Udalak. Udaletxeko Harrera Bulegoan ikus daiteke errolda gaurtik urriaren 7ra arte, eta bitarte horretan beharrezko kexak aurkezteko aukera izango dute herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide