Jone Zabaleta azkoitiarrak irabazi zuen Lazkaon (Gipuzkoa) atzo, larunbata, egin zen XIX. Josetxo Diaz Memoriala emakumezkoetan. Azkoitiarrak 38 minutu eta 11 segundo behar izan zituen helmugara heltzeko, eta bigarren sailkatuari 40 segundoko abantaila atera zion. Guztira, 470 korrikalarik parte hartu zuten Ordizia, Beasain eta Lazkao zeharkatu zituen lasterketan.