Azkoitiko AEK-k Euskara ikasleen jaia egin du, magia ikuskizun eta guzti

Urola Kostako Hitza 2019ko ira. 14a, 14:13

Azkoitiko AEK-k 11. urtemuga ospatzeko Euskara ikasleen jaia egin du gaur eguerdian, Kontzejupean. 11 ikasteko jaioak gara! lelo hartuta antolatu dute festa Azkoitian. Asier Kidam magoaren ikuskizunean jende ugari bildu da eta Kontzejupea bete egin da. Ilusioz betetako emanaldia eskaini du Kidamek, han bildutako haurrek eta helduek  ederki gozatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide